2011-03-05

GALDAKAORA ETA ESKOLARA INAUTERIAK HELDU DIRA

Azkenean heldu dira! Aste osoan, ostirala noiz heldu euki dugu buruan, antzezpena entsaiatu, arropa prestatu, zein makilaje erabili......... eta azkenean, eskolara dotore dotore etorri gara denok. Benetan mozorro polita aurtengoa, erreza eta merkea.
Hoztuta eta arin pasatu zaigu goiza. Lehenengo orduan, entsaio luzea egin dugu. Hala ere, ederto ikusi dugu talde bakoitzak egin behar zuen antzezpena.  Gelan apur bat berotu, indarrak berriztu eta berriro patiora.  Lehenengo mailatik seigarren mailarainoko prestatutako ikuskizuna ikusi eta gero txokolate gozoa hartu dugu. Irudietan gogoratzeko hemen daukazue aurkezpena.

No hay comentarios: