2011-01-17

TXERRIAREN BIRIKIAK ETA BIHOTZA GELAN IKUSI DITUGU


Gaur gelan gure andereño Itxaropenak ekarritako txerri hildaren birikiak eta bihotza ikusi ditugu. Andereñoak eskuetan eskularruak jarrita artaziak hartu ditu eta biriki bat mozten hasi da. Mozterakoan bronkioloak ikusi ditugu, hodi txiki-txikiak ziren. Andereñoak lupan ikusteko birikiaren zati bat moztu du, baina ezin izan dugu ezer ikusi.

No hay comentarios: