2010-12-08

ZUBIAN ARGOÑOSEN EGON NAIZ

Ostiral arratsaldean nire aititeren etxera joan ginen, nire aita, nire ama, nire ahizpa eta ni, han nire aitite eta nire osaba bizi dira. Nire osaba Play Station 3-rako autoen joko berri bat zeukan. Han ibili ginen probatzen eta egia esan ni nahiko txarra nintzen. Han afaldu genuen eta gero kotxez Argoñosera etorri ginen, ez zegoen karabana handirik. Hurrengo egunean, larunbatean, goizean etxerako lanak egin nituen. Jan eta gero Argoñosetik paseo bat ematera joan ginen, gero, Santoñara joan ginen eta gaztaina erreak jan genituen. Gauean, gurasoak, ahizpa eta ni Trivialera jolastu genuen. Igandean, goizean gosaldu eta gero dutxa bat hartu nuen, gero euskara ikasten hasi nintzen. Arratsaldean, Santanderreko zinema batera joan ginen. Nire ahizpa eta ni “A tres metros sobre el cielo” deitzen zen pelikula bat ikustera joan ginen, bitartean, nire gurasoak “Biutiful” deitzen zen pelikula bat ikusi zuten. Argoñosera itzuli ginenean 22:15 ziren, nahiko berandu. Hurrengo goizean, euskara ikasten jarraitu nuen eta klarinetea jo nuen. Arratsaldean, telebistan pelikula bat ikusi nuen, ondoren, Santoñara joan ginen eta txokolatea txurroekin jan genituen.

Hurrengo goizean nahiko goiz altxatu ginen eta bi orduko bidaia egin ondoren Alto Campoora heldu ginen. Han mendiko botak jantzi eta gero zortzi kilometroko ibilaldia egin genuen menditik. 13:30 ziren ibilaldia bukatu genuenean. Autoa hartu eta Ebroren iturburura joan ginen, han bokatak jan genituen. 16:00etan Ebroren iturburutik irten ginen eta 18:00etan Argoñosera heldu ginen. Azteazkenean, 12:00etan Argoñoosetik irten ginen eta ordu bateko bidaia egin ondoren Galdakaora iritsi ginen. Galdakaon jan genuen eta arratsaldean klarinetea jo eta gero euskera ikasten jarraitu nuen.

No hay comentarios: