2010-12-11

JON ARRETXEREN "7 KOLORE" LIBURUAK MUSIAK ETA HITZAK BATZEN DITU

Durangoko azokan plazaratu du Jon Arretxek bere azken lana. Musika eta hitzak batu nahian 7 kolereko kontakizun sortu ditu basauritarrak. Berde koloreko historioen dastapen txiki bat egiteko hona hemen "Berde" ari eskeinitako abestiaren letra.

Liburuaren portadan 7 kolore
Suaren inguruan, dunen babesean, bidaiari gazteek euren ametsen berri eman zuten. Agurea baino ez zen falta:
"Te-ontzi zahar honen zulo handitik dirutza sartu dut apurka-apurka, eta apurka joan da zulo txikitik. Antzeko zerbait gertatu da nire asmoekin. Hala ere, zoriontsua izan naizela esan dezaket."
"Lehen ez dute ezer esan, baina egun  batean, Ala eta oasiko ura lagun, uzta oparoa izango da, salduko dut, eta irabaziekin, nik ere..."
Aliren hitzak hausnartu ondoren nor bere aldetik joan zen lotara, Ahmed eta biok oasiko etxolara. Mutilak putzuaren ondora eraman niduen, estalki bat kendu eta "begira!" esan zidan, ilusioz. Ortu ñimiñoa zen, landua, ureztatua eta, miraria, harea artean belar erne berriak ageri ziren.

No hay comentarios: